"Bizitza biolentoen aurrean gaitasun sozialak antolatu" lelopean hitzaldia eta mobilizazioa antolatu ditu Itaiak

Jone Olabarria 2020ko aza. 18a, 11:30

Urriaren 24an egin zuten Bergaran Deba bailarako itaia taldearen aurkezpena.

Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharra hitzaldia izango da Bergarako Kartzela zaharrean domekan, azaroak 22, 17:30ean. Era berean, mobilizazioa deitu dute azaroaren 25erako, 18:00ean, Bergarako Fraiskozuri plazan (monolito parean).

Indarkeria matxistaren aurkako egunaren bueltan hainbat ekintza antolatu ditu Deba bailarako Itaia taldeak, "indarkeria matxistaren kontra antolatzearen beharrezkotasuna" azpimarratuz. Ohar bidez jakinarazi dutenez, pandemiaren tetsuinguruan, "geroz eta garrantzitsuagoa da guztiontzat bizi baldintza beraren exijentzia": "Guztiok bizi baldintza berak edukitzearen aldarriaren baitan kokatzen dugu emakume langileok lan-harreman prekarioak ez izatea, kaletik ibiltzearen beldur ez izatea, etxera sartzerakoan senarrak joko gaituenaren beldur ez bizitzea, etxeko lan guztiak gure bizkar hartu behar ez izatea, etab."

"Politikak gauzatzea"

Eskualdeko hitzaldi eta mobilizazioetan parte hartzeko dei egin diete herritarrei. "Eraso matxista oro gaitzetsi eta horren aurka antolatzea guztion eginbeharra" dela azaldu dute, "indarkeria matxista testuinguru oro desagertarazteko eta eraso guztiei aurre egiteko politikak gauzatuz". Testuinguru horren baitan antolatu dituzte asteburuan egingo duten hitzaldia, baita azaroaren 25ean Euskal herriko hainbat eskualde eta hiritan deitu dituzten mobilizazioak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak