Jatetxeek eta tabernek eramateko kafeak edo alkoholik gabeko edariak saldu ahal izango dituzte

Hasier Larrea 2020ko aza. 17a, 20:42

Jaurlaritzak  ostalaritza-zerbitzuei dagokien zenbait interpretazio irizpide eguneratu ditu. Taberna eta jatetxeek alkoholdun edariak janari-eskaera baten parte badira saldu ahal izango dituzte bakarrik.  Alkohola bide publikoan edatea debekatuta dagoela gogoratu du Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzak 38/2020 Dekretuaren interpretazio-irizpideei buruzko 'Ohiko galderen erantzunak' dokumentua eguneratu berri du, ostalaritza-zerbitzuei dagokienez. 

Ostalaritzako eta jatetxeetako jantokiek itxita jarraituko dute, hoteletako eta ostatuetako jantokiek izan ezik. Etxez etxeko otorduak prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, edo bertan jasotzeko aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte.

Itxieratik salbuetsita geratzen dira gasolindegietako eta zerbitzuguneetako jatetxe-zerbitzuak errepidez zirkulatzen ari diren pertsonentzat, osasun-zentreetakoak, zerbitzu sozio-sanitarioetakoak, eskola, lan eta unibertsitateetako jantokiak eta izaera sozialeko jantoki- zerbitzuak. Hortaz, kafetegi-zerbitzua eskaintzen duten okindegi eta gozotegiak eramateko produktuak saltzeko bakarrik zabaldu ahalko dira. Establezimendu horien barruan ezin da ez edaririk ez janaririk kontsumitu.

Jatetxeek eta tabernek edozein edari edo alkohol mota saldu ahal izango dute eramateko, janari-eskaera baten parte bada eta aldez aurretik hitzordua eskatuta. Ezin izango dute soilik edari alkoholdunik saldu eramateko. Eramateko kafeak edo alkoholik gabeko edariak saldu ahal izango dituzte, nahiz eta janari-eskaera baten parte ez izan. Gogorarazten da Dekretuak berariaz debekatzen duela alkohola bide publikoan kontsumitzea.

Neurrien arrazoiak

Neurriak "osasun publikoa zaintzeko, erabateko konfinamendua saihesteko eta birusa transmititzeko foku nagusiak mozteko" hartu direla argudiatu du Jaurlaritzak, eta gogorarazi du transmisio-maila 5. mailakoa dela, hau da, Transmisio Oso Altua.

Birusa kutxatzearen eragilea ez dela "ostalaritza bera", baizik eta "pertsona askok ostalaritza-establezimenduetan gauzatzen duten interakzio sozial jarraitu, erlaxatu, distantzia eta maskararik gabeko portaera" dela adierazi du, "aste askoren ondoren iraun duena eta zuzendu ez dena".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak