Hori dela eta, ordutegi horretan Mugarrieta eta Markulete biribilguneen arteko GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatu du Aldundiak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, mantentze lanak egiten ari dira Arrasateko GI-2620 errepidean. "Instalazio horietako batzuk Olandixoko tunelaren barruan daude, eta mantentze lanak egin ahal izateko zirkulazioa erabat eten behar da. Mozketa gaueko ordutegian egingo da, azaroaren 19ko 23:00etatik azaroaren 20ko 05:00etara".
Hori dela eta, ordutegi horretan Mugarrieta eta Markulete biribilguneen arteko GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatu du Aldundiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.