Hiru kanturen bertsioak grabatu dituzte estudioan eta horien bideoklipak kaleratu ondoren. Uda aurretik Ramones taldearen Havana Affair-en bertsioa egin zuten Pela abeslari ezagunarekin lankidetzan. Eta udazkenean etorri da bigarrena hau. "Kantuok ez daude gure diskoetan jasota, zuzenean jotzen ditugun bertsioak dira eta bideoklipetan erakutsi gura izan ditugu", azaldu dute taldekideek.
Laugarren lana, geldi
Laugarren lana grabatzen hastekoak ziren asteotan. Odolkiak ordainetan talde nafarrarekin disko partekatua (seina kantu) kaleratzeko asmoa zuten, baina estudioan sartzekoak zirenean neurri murriztaile gehiago iritsi dira, eta oraingoz bertan behera geratu da proiektua: "Ikusi egin behar noiz heldu ahal izango diogun horri".
Entseguak egiteko modurik ere ez dute orain eta epe motzerako kontzerturik ez dute aurreikusi: "Aurten bertan behera geratu diren jaialdi batzuk datorren urtean eginez gero, horietan parte hartzea da gure helburua".