Euskal Autonomia Erkidegoan 13.077 froga –PCRak eta antigenoen testak– egin zituzten atzo; aurreko egunean baino 2.125 gutxiago.
Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19 gaitzaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn, eta birusa duten 146 pertsona daude ZIUn –atzoko kopuru bera–.
Udalerrietako kasuen berri astelehenean emango du Osasun Sailak.