Askotariko gaien gaineko hitzaldiak eskainiko ditu Goiena telebistak

Mirari Altube Arrese 2020ko aza. 13a, 19:35

Bihar, azaroak 14, hasi eta abenduaren 26a bitartean zapaturo estreinatuko du hitzaldi bat Goiena telebistak (18:00) eta domekan errepikatu hori (12:00 eta 20:00). Zientzia, euskara, politika eta beste hainbat gairen bueltako hitzaldiak dira eta adituek jorratutakoak guztiak.

Azken asteotan hainbat hitzaldi eta solasaldi jasotzen dabil Goiena; batzuk, Goienagusik antolatutakoak eta beste batzuk AEDk, Ekinek eta Txatxilipurdik. Puri-purian dauden gai interesgarrien zein jakintza orokorreko kontuen gainekoak eskaini dizkiete herritarrei elkarte horiek, eta bertatik bertara ikusi eta entzuterik izan ez dutenek orain Goiena telebistan izango dute aukera.

Hona hemen estreinaldien egunak eta gaiak:

  • Azaroak 14: Jesus Arregi (Astrofisikan doktorea): Zeru urdina, oskorria eta gauaren iluntasuna.
  • Azaroak 21: Miren Basaras (Mikrobiologoa): Pandemien eragileak. Antolatzailea: Goienagusi
  • Azaroak 28: Mikel Reparaz (kazetaria): Mundua Washingtonera begira. Antolatzailea: Goienagusi
  • Abenduak 5: Eneritz Garro, Ander Etxeberria eta Kike Amonarriz: Arlo sozio-ekonomikoa eta hezkuntza. Antolatzailea: AED, Ekin eta Txatxilipurdi
  • Abenduak 12: Alex Gurrutxaga (Literaturan doktorea): Xabier Lete. Antolatzailea: Goienagusi
  • Abenduak 19: Imanol Ituiño (magoa): Magia parrastan. Antolatzailea: Goienagusi
  • Abenduak 26: Igor Leturia, Olatz Artola, Maitane Jungitu eta Aiora Mujika: IKTak eta aisialdi birtuala. Antolatzailea: AED, Ekin eta Txatxilipurdi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak