Sukaldaritzaren eta ostalaritzaren sektoreak Eudeli helarazitako proposamena, Euskadiko udal guztiei bidaltzeko prest

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 12a, 18:31

EUDELen 2020ko Batzar Orokorreko ordezkariak.

"Krisia kudeatzea da lehentasuna, indartuta ateratzeko aukera dugu", adierazi du Gorka Urtaran Eudeleko presidenteak, Eudelen 2020ko batzar orokorrean. Horrekin batera, batasunerako eta kontsentsurako deia egin du, eta, elkartasuna ere adierazi die eragin handiena jasan duten sektoreei. Hori horrela, Batzorde Eragileak erabaki du gaur bertan bidaltzea Euskadiko udal guztiei aste honetan ostalaritzaren eta sukaldaritzaren sektoreak Eudel-i helarazi dion neurrien proposamena.

EUDELek gaur goizean egiten du 2020ko Batzar Orokorra, formatu erdi-presentzialean, elkarteak Bilbon duen egoitzatik. Udalen goi-bilera honek aukera eman die Euskadiko alkate guztiei modu birtualean berriz ere biltzeko, pandemia hasi zenetik lehen aldiz.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek zuzenduta, berarekin batera izan dira mahaian Nagore Alkorta, Azpeitiko alkatea, eta Jose Antonio Santano, Irungo alkatea;  Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburuordeak.

Batasunerako deia

Gorka Urtaran Eudeleko elkarteburuak batasunerako eta kontsentsurako deia egin du, "Euskadiko udalerri guztien elkartea gara-eta". Gogora ekarri du larrialdi egoera honetan "elkartuta egotea komeni dela gizarte gisa, erakunde gisa eta udal gisa; denak batera".

Elkartasuna eragin handiena jasan dutenei

Eudelek elkartasuna adierazi die eragin handiena jasan duten sektoreei, eta Batzorde Eragileak erabaki du gaur bertan bidaltzea Euskadiko udal guztiei aste honetan ostalaritzaren eta sukaldaritzaren sektoreak Eudeli helarazi dion neurrien proposamena. "Udalak eragile giltzarria gara lehengoratze sozioekonomikoan" esanaz.

Gorka Urtaranek Batzar Orokorreko kideei jakinarazi die Batzorde Eragileak, saioaren aurretik egin duen bideokonferentzian, erabaki duela gaur bertan bidaltzea Euskadiko udal guztiei ostalaritzaren eta sukaldaritzaren sektoreak Eudeli helarazi dion neurrien proposamena. Sektoreko elkarteek martitzenean egindako bilera telematikoan aurkeztu zizkieten neurriak elkarteburuari eta elkarteburuordeei.

Eudelek gaur udal guztiei bidaliko dien komunikazioak bi helburu ditu. Batetik, bere elkartasuna erakustea sektoreari, "gure idiosinkrasiaren parte baita eta gure herriak eta hiriak bizirik mantentzen baititu". Eta, bestetik, ostalaritzako elkarteen euren eskariz, alkate guztiei jakinaraztea zer neurri proposatu dituzten, udal bakoitzak aztertu ditzan eta, udal autonomiatik, erabaki dezan nola jokatu une bakoitzean eta duen egoeraren arabera.
"Gure ustez, neurri horiek batasunetik har daitezke; izan ere, neurri horiek udal guztien artean koordinatuta hartzen badira, askoz ere eraginkorragoak eta efizienteagoak izango dira" adierazi du Gorka Urtaranek.

Etorkizuna eraikitzeko tresnen aukera:

Gainera,  Euskal Green Deal Udalak herri eta hirien transformazio ekologiko, inklusibo eta erresilienterako aukera gisa sustatzea ere proposatu du Urtaranek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak