'Eskuminak' film laburrari laguntzeko kanpaina, bukatzear

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko azaroaren 12a

Eskuminak film laburra egin duen MUko Ikus-entzunezko fakultateko ikasleak. Argazkia: Goteo.org

Gertaera errealetan oinarritutako film laburra da Eskuminak. "Filmaren zuzendariaren –Nerea– aitonaren istorioa kontatzen du. Istorioaren ikuspuntua da filma berezi egiten duena; izan ere, alzheimerra duen pertsona da kontakizunean barrena gidatzen gaituena. Agustinen ezohiko egunerokotasuna islatzen du, eta honek duen mundua ikusteko moduarekin bat egingo du ikusleak", diote egileek.

Irailean Donostian grabatu zuten eta muntatzen ari dira orain. Crowdfunding kanpaina dute abian, grabaketan izan dituzten gastuei aurre egin eta film la-burra zabaltzeko gero. "Kanpainaren azkeneko egunetan gaude. Goteo.org atarian duzue laguntzeko bidea eta gure proiektuaren informazioa. Gipuzkoako Foru Aldundiak gure proiektua babestu du; hori horrela, guk jasotako donazio guztiak bikoiztu egingo ditu Aldundiak".

Jose Ramon Soroiz eta Loli Astoreka aktoreak Eskuminak filmean. Argazkia: Goteo.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak