Eñaut Elorrieta, Zea Mays eta Izaki Gardenak izan dira Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituan parte hartuko duten taldeak eta bakoitzak kontzertu akustiko berezi bat sortu du. Euskaltzaleen Topagunea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanari esker doan zabalduko dira emanaldi horiek.
Kontzertuak online
Azaroaren 13tik 29ra bitartean egongo dira kontzertu guztiak eskuragarri eta Euskaltzaleen Topagunearen webgunean. Ostiralero kontzertu bat estreinatuko da eta asteburuan zehar egongo da ikusgai. Hona hemen programazioa:
- Azaroaren 13tik 15era - Eñaut Elorrietaren kontzertua La Encartada Fabrika- Museoan (Balmaseda).
- Azaroaren 20tik 22ra – Zea Mays taldearen kontzertua El Pobal burdinolan (Muskiz).
- Azaroaren 27tik 29ra – Izaki Gardenak taldearen kontzertua Arrantzaleen Museoan (Bermeo).