Auto gidari bat hil da AP-1 autobidean izandako istripuan

Mirari Altube Arrese 2020ko azaroaren 11

Argazkia: Suhiltzaileak.

Eskoriatza eta Gasteiz artean, 111. kilometroan, Isuskitza eta Luko tunelen artean –Arratzua-Ubarrundia–, izan da istripua. 6:20 inguruan autobus batek eta bi autok egin dute talka. Auto horietako bateko gidaria hil egin dela adierazi dute Ertzaintzatik eta beste lau lagun hainbat ospitaletara eroan dituzte. Autoen zirkulazioa Eskoriatzako irteeratik desbideratu dute eta auto ilarak sortu dira. 10:20aren bueltan zabaldu dute autobidea.

Irudia: @trafikoaEJGV

Eskoriatzan, ostera, auto ilarak sortu dira desbideraketak eraginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak