Ostalarientzako laguntza-programa berria aurkeztu du Jaurlaritzak

Uxue Igarza Loiola 2020ko aza. 10a, 15:33

Hiru langile baino gutxiago dituzten establezimenduek 3.000 euroko laguntza jaso ahal izango dute, lau eta hamar langile artean dituztenek 3.500 euro, eta hamar langile baino gehiago dituzten establezimenduek, berriz, 4.000 euro. 

Ostalaritza laguntzeko 30 milioi euroko zuzkidura izango du planak, eta beste 15 milioi gehituko zaizkio erresistentzia-planetik eratorrita. Hurtado sailburuak azaldu duenez, 12.000 enpresa baino gehiagori laguntzea da asmoa: "Euskal ostalaritzarako laguntza-programa beste urrats bat da, eta 12.000 enpresa txiki baino gehiagori laguntzea du helburu. Izan ere, negozio txiki gehienek hiru langile baino gutxiago dituzte, eta asko familia-negozioak dira".

Hala, laguntzak autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei zuzenduta egongo dira soilik, eta sailburuaren esanetan, enpleguari "eusten laguntzea" izango da helburu nagusia. Baldintza horiek betetzen dituzten 12.219 negozio daude EAEn sailburuaren arabera, baina laguntzak jasotzeko gutxienez lau hilabetean "jardunari eusteko" eskatuko die Jaurlaritzak ostalariei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak