Zalbidarko zabortegia amildu zela bederatzi hilabete bete direnean elkarretaratzea egin dute 60 bat lagunek, Elgetan. Ordu laurdeneko elkarretaratze isila egin dute, 19:00etan, Zaldibar argitu. Langileak, osasuna, erantzukizunak zioen pankartaren atzean.
Jarraian, Zaldibar Argitu plataformako kide Janire Lazkanok hartu du hitza. Bederatzi hilabeteotan egindako mobilizazioak ekarri ditu gogora, baita ere zabortegian harrapatuta gelditu ziren Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak. Zaldibarko zabortegian gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak eskatu ditu azpimarratuz erantzukizunak argitzeke jarraitzen dutela. "Eusko Jaurlaritzaren aldetik herritarrok jaso dugun informazioa murritza izan da eta komenigarri iritzi diotenean soilik eman dute. Hasieran, funtziotan zegoen gobernua zelako. Gero, gobernua osatu ez zelako. Gobernua osatu ondoren, beste lehentasun batzuk daudelako. Noiz hasiko dira benetan Zaldibarko zabortegiaren gaiak eskatzen duen erantzun, garrantzi eta maila politikoa ematen? Noiz hasiko da Eusko Jaurlaritza Zaldibarko gaia serioski ikertzen? Zabortegiaren inguruko garapenaren eta lanen alde positibo zein negatiboak azaltzen? Autokritika egiten? Hain zaila al da? Noizko egia? Noizko justizia? Nola da posible ingurumen sailburu ohi Iñaki Arriolak postu publiko baten jarraitzea? Nola da posible sailburu izatea?", esan du. "Langileak oroitzeko, Joaquin topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta erantzukizun guztiak argitu arte, lanean jarraituko dugu!", amaitu du.
Elkarretaratze ostean irakurritako idatzia osorik hemen.