Etxeratze-agindua ezarri zenetik 20 salaketa jarri ditu Ertzaintzak Debagoienean

Maialen Santos 2020ko aza. 6a, 13:30

Bergarako ertzain-etxetik azaldu dutenez, 20 izan dira guztira etxeratze-agindua ezarri zenetik jarritako salaketak, "esku-hartze garrantzitsurik" egin ez badute ere.

Horietatik zazpi salaketa 06:00ak eta 23:00ak bitartean jarri dituzte: maskara ez eramateagatik, udalerriaren araberako konfinamendua ez errespetatzeagatik eta bide publikoan droga eduki eta kontsumitzeagatik. Gainontzeko hamahiruak etxeratze-agindua indarrean zegoela, 23:00ak eta 06:00ak bitartean, jarri dituzte: maskara ez eramateagatik, biltzeko pertsona kopurua gainditzeagatik, udalerriaren araberako konfinamendua ez errespetatzeagatik, etxeratze-agindua ez errespetatzeagatik eta taberna batek itxiera ordutegia ez errespetatzeagatik.

Azken asteetan kaleko zainketa "areagotu" egin dutela adierazi dute, "gehienbat, ezarritako neurriak zaindu eta betearazteko". Herritarrak eta tabernariak, oro har, "ondo" ari dira, "arduragabekeriaz jokatzen duenik ere badagoen arren".

Debagoieneko herrietako udaltzainei galdetuta, Oñatikoek azaldu dute azken bi asteetan 20 salaketa inguru jarri dituztela, "guztiak egunean zehar, eta maskara jantzita ez eramateagatik". Arrasateko udaltzainek, ostera, lau salaketa jarri dituzte arrazoi berarengatik. Etxeratze-agindua ez errespetatzeagatik ere hiru pertsona salatu dituzte, gainera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak