Unean uneko egoerara egokitzen ari direla adierazi dute Leintz Eskola Kiroletik

Ainhoa Arana 2020ko aza. 5a, 17:03

Jarduera Fisiko eta Kirolaren inguruko baldintza berriak argitaratu dira aste honetan eta orain, Eusko Jaurlaritzak emango duen agindu berrien zain daude.

Gaur arratsaldean Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) bileran pandemiak azken 10 egunetan nolako garapena izan duen aztertuko dute eta erabakiak hartuko dituzte. Leintz Eskola Kiroletik adierazi dutenez “aginduen zain gaude, gure saioak araudien baldintzetara egokitzeko”. Aldaketen berri ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak jakinaraziko dituztela esan dute.

Webgunean, Covid-19 atalean, protokolo eta gida ezberdinak dituztela gogorarazi nahi izan dute, baita, birusarekin erlazionaturiko edozein gora-behera osasun arduradunari ere jakinarazi beharko zaiola. Azkenik saioen inguruan azken orduko berri edo aldaketa izanez gero, emailez eta webgunearen bidez ere jakinaraziko dutela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak