Hollywoodeko Oscar sarien 93. edizioan, Nazioarteko Film Onenaren kategorian lehiatzeko hautatu dute Moriartitarren pelikula, eta, Oscarretarako hautagai izateak, "bizitza luzatuko diola filmari" adierazi du Arregik. Gaineratu du, egubakoitz honetan bertan, AEBn Netflixen estreinatuko dutela, eta, baita zinema-areto gutxi batzuetan ere.
Bide luzea oraindik
Orain 90 filmeko hautagaitza batean sartu da La trinchera infinita, eta, hurrengo urratsa, bederatzi pelikulako short-list izeneko zerrenda batera pasatzea izango litzatekeela adierazi du, azkenik, 5eko azken hautagaitzara igarotzeko.