San Sartin plaza eta Seminarixoa hartu ditu gaur hasi eta bihar amaituko den XV. Bergarako Helduendako Nazioarteko Txotxongiloen Mostrak. Plazaren albo batean, esaterako, Gaztela eta Leongo Arawake konpainiaren Titiriscopio muntaia jarri dute denen gozagai, eta bihar ere halaxe egongo da 11:30etik aurrera. Markeliñe konpainiak, Psike izeneko ikuskizuna eskaini du iluntzean plazan bertan; eta Kulunka taldeak, bestalde, Seminarixoan aurkeztu du André eta Dorine, hitz bariko istorio hunkigarria.
Bihar, aurtengo mostra borobiltzeko, Titiriscopio-z gain Chapertons Comic Teatre taldearen Rodó ikuskizuna ere emango dute Seminarixoan 19:00etan hasita.