Goizeko 09:00etan gelditu dira San Andres auzoko gasolindegian eta 09:30etan Bergarara abiatuko dira. Ibilbidea egin ondoren, 11:50 inguru Zumaian elkartuko dira bi blokeak eta Zestoa, Azpeitia eta Azkoitiatik igarotakoan, Elgoibarren amaituko dute manifestazioa. Besteak beste, eztabaida zientifikoa eskatu gura dute eta PCR testaren errebisio zientifikoa.