Zaintzako hainbat sektoreetan greba orokorra deitu du ELAk azaroaren 17rako

Ainhoa Arana 2020ko urr. 27a, 16:04

Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, gizartea une historikoa bizitzen ari da eta zaintza sistemak “eztanda” egin duela diote.

Grebara deituta daude Hego Euskal Herriko (EAE eta Nafarroa) hainbat langile eta “zaintza profesionalizatua publikoa, duina eta dohakoa” izan behar dela aldarrikatuko dute. Azaroaren 17ko grebak “aldaketa historikoa” eragin behar dutela diote; zaintza sistema publiko bihurtzea dute helburu, baita lehetasun politiko izatera heltzea ere. 

ELAk azaldu duenez, azaroaren 17ko grebako aldarriak honako hauek dira:

  1. Egoera bereziki kaltebera duten pertsonen zaintza zerbitzuen publifikazioa (etxez etxeko laguntza, eguneko zentroak, zentro erresidentzialak, etxebizitza komunitarioak, tutelapeko etxebizitzak, aterpetxeak, eta esku-hartze sozialeko beste zerbitzu batzuk).
  2. Zuzeneko eta azpikontratatutako enpleguarentzako subrogazio eta finkatze bermea, aldi baterako lanpostuak barne.  
  3. 10.000 profesional gehiago kontratatu eta lanaldia %100eraino luzatu (baldin eta borondatez kontrakoa eskatzen ez bada). 
  4. Sektoreko genero-arrakala gainditzeko taxuzko neurriak eta zaintzaren balio sozial eta produktiboaren aitortza.  
  5. Zuzeneko arretaren ratioak hobetu eta bajan dauden langileen ordezkapena lehen egunetik hasita.  
  6. Lan osasuna bermatzeko neurri egokiak, batik bat arrisku psikosozialei dagokienez. 
  7.  Langileen osatze emozionalerako plana, hein batean pandemiaren kalte larriak arintzeko. 

Horrez gain sektore hauetako langileak bakarri ez daudela azpimarratu dute: “senide eta pentsiodun elkarteka eta kolektibo feministak ere borrokatzen ari dira, eta manifestazioak deitu dituzte urriaren 31an la hiriburuetan. ELAk ere horietan parte hartuko du”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak