Euskalmetetik jakitera eman dutenez, haize-boladek 100km/h-ko abiadura gaindi dezakete bitarte horretan. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, eta mendebaldeko mendi inguruetan izango du indarrik handiena. Haizeguneak ez diren lekuetan, bestalde, haize-boladak 60-80 km/h-koak izan daitezke.