Azaroaren 7ra arte dago zabalik Kameratoirako izena ematea

Karmele Uribesalgo 2020ko urr. 23a, 12:46

Euskarazko ikus-entzunezkoen rallya azaroaren 13tik 15era izango da, eta edonon grabatu daitezke bideoak.

Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen duen euskarazko ikus-entzunezkoen rallyan izena emateko epea zabalik dago azaroaren 7ra arte.

Osasun egoeraren eraginez, 16. edizioa berezia izango da; lehiaketa guztia online egingo da, eta parte hartzaileek ez dute Lekeitiora gerturatu beharrik izango. Gauzak horrela, parte hartzaileek nahi duten tokian grabatu ahal izango dituzte bideoak azaroaren 13tik 15era. Aitor Arregi zine zuzendaria izango dute gidari parte hartzaileek, eta epailea izango da Izibene Oñederra zuzendariarekin batera.

Film labur onenak mila euroko saria irabaziko ditu. Horrez gain, Topagunearen DemaSA lehiaketarako eta Laburbira zirkuiturako sailkatuko da. Bigarren saria 600 eurokoa da. Publikoarena 100 eurokoa, eta asteburu bat Lekeition pasatzeko aukera ematen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak