Parte-hartzaileek hiru erronkari egin beharko die aurre: lehena, garraio publikoaren irisgarritasuna nola hobetu; bigarrena, txandak ematen dituzten ikusizko pantaila informatiboen irisgarritasuna nola hobetu; eta azkenik, mugikorrerako guztiz irisgarria izan beharko duen bideo-joko bat sortu. Diziplina anitzeko taldeetan lan egin beharko dute, konponbideak ekarriko dituzten proiektuen bilaketan berritzen saiatuz. Horretarako, bi fasetan lan egingo dute. Lehen fasea edo Hodeiertzari begirada, urriaren 30ean egingo da, eta bigarrena, Begirada enfokatua izenekoa, berriz, azaroaren 13an eta 14an.
Lehiaketa hau Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetza-unitatearekin eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan sortutako proiektua da. Epaimahaia aipatutako eta ONCEko kideek osatuko dute eta proiektuaren izaera berritzailea, eragin soziala eta digitala, edo bidegarritasun tekniko eta ekonomikoa izango dira kontutan hartuko dituzten irizpideak.