Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Kontseilu Errektoreak Nagore Ipiña (Arrasate, 1983) izendatu du fakultateko dekano. Oraingo izendapenaren aurretik hainbat ardura izan ditu Ipiñak: on-line graduen koordinazioa, KoLaborategiko zuzendaritza, eta, azken urtean, fakultateko Ikerketa eta Transferentzia arloko zuzendaritza. Dekano berriak lau hizkuntza menderatzen ditu: euskara, ingelesa, espainola eta frantsesa.