Gauean izan diren haize zakarrek ere izan dute eragina Eskoriatzan. Apotzaga elizatetik San Bernabe ermita pasata, Aretxabaletarako noranzkoan dagoen zementuzko pasoan zuhaitz batek bidea oztopatu du. Horrekin batera, Marin Elizatean ere zuhaitz bat errepidera erori dela ere gaineratu dute auzotarrek, baina, eguneko lehenengo orduetan trabatik kendu dutela jakinarazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.