Nafarroako sarrera-irteerak itxiko dituzte, baita tabernak eta ostatuak ere

Eneko Azurmendi 2020ko urr. 19a, 20:18

Maria Chivite Nafarroako presidenteak oraintsu egindako agerraldian eman du hartu dituzten erabakien berri: lanerako edo "arrazoitutako" mugimenduak soilik ahalbidetuko dituzte, tabernek eta osatuek itxi egin beharko dute, eta garraio publikoko edukiera %50era mugatuko dute, besteak beste. 

Eguenean sartuko dira indarrean neurriok eta "gutxienez" hamabost eguneko epea izango dute. Hala azaldu du presidenteak, "neurri gogorrak" direla azpimarratuz, baina "osasun-egoera larria" dela aintzat hartuz. 

Esan moduan, ezin izango da Nafarroan sartu edo handik irten, lanerako edo "arrazoitutako" mugimendua ez bada, eta konfinamendu perimetral horrez gain, tabernek eta ostatuek etxera eramateko janari-edariak soilik prestatu ahalko dituzte. Bestalde, ia establezimendu guztiak, denda txikiak nahiz saltoki handiak, 21:00etarako itxita egon beharko dira eguenetik aurrera –ezingo da kultur eta kirol jarduerarik egin ordu horretatik aurrera–.

Azkenik, garraio publikoko edukiera erdira murriztuko dute eta eremu pribatuan, familia edo bizikidetza unitate bereko kideak soilik elkartu ahalko dira, "bakarrik bizi diren edo laguntza behar duten pertsonen kasuan izan ezik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak