"Bigarren Euskaraldi hau oso testuinguru zailean iritsi da; izan ere, COVID-19ak eragin garrantzitsua izan du gizartean eta gure harremanetan. Hori dela eta, inoiz baino garrantzitsuagoa da kalean euskarari presentzia ematea, herriz herri hizkuntzarekiko atxikipena ikusaraztea" azaldu du Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak, Kike Amonarrizek. Hori horrela, Euskadiko eta Nafarroako Eroski dendak Euskaraldirako banderak salduko dituzte, kaleak, balkoiak eta erakusleihoak hizkuntza atxikipenaren sinbolo horrekin janzteko helburuarekin. Produktu honen salmentatik jasotako diru guztia Euskaraldiaren antolatzaileentzat izango da.
Partaidetza indibidualaz gain, aurten, berritasun gisa, ekimena taldeka sustatzea proposatzen du Euskaraldiak. Hori arigune deiturikoen bitartez gauzatuko da; ariguneak dira euskaraz hitz egiteko antolatutako guneak, besteak beste enpresetan, elkarteetan, taldeetan, erakundeetan... Eroskik horietako zenbait moldatu ditu bere egoitzetan bazkide langileek beren borondatez bat egin dezaten ekimenarekin.