Jokin Aperribayk 'Garai Berriak' plataformaren aldeko hautua egin du

Xabier Urtzelai 2020ko urr. 14a, 18:24
Adrian Merino eta Manu Diaz.

Realeko presidenteak gai asko izan ditu gaurko prentsaurrekoan esku artean, baina Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeen gainean galdetu diote, eta baita hautagaien gainean ere. Eta zera erantzun du, zeharka izan bada ere: "Beasain, Tolosa, Lagun Onak edo Bergara moduko klubekin batzartzen zarenean, Gipuzkoako klub askorekin batzartzen zarenean, eta euretako asko Manu Diazekin daude, konturatzen zara Realak Gipuzkoako futbolaren kudeaketan talde horiek duten ikuspuntu berbera daukala".

Gipuzkoako futbol federazioaren gaia izan da Realeko presidenteak esku artean izan duen gaietako bat. Hala, ordu eta laurdeneko prentsaurrekoan Aperribayk tarte bat hartu du gaiari heltzeko, nahiz eta zera zehaztu duen: "Ez dakit Realak klub moduan gai horretan posizionatu beharra daukan". Baina zeharka bada ere posizionatu egin da. Hasteko, 33 urtez Gipuzkoako federazioko presidente Juan Luis Larrearendako berba onak izan ditu, eta egindako lanagatik zoriondu du. Ondoren, batasuna eskatu die Manu Diazen Garai Berriak plataformakoei eta Adrian Merinoren Gipuzkoa denon joko-zelaia-koei: "Horixe da eurekin batzartu izan naizenean eskatu diedana, baina ez orain, baita lehenago ere". Eta isilune baten ondoren zera zehaztu du: "Beasain, Tolosa, Lagun Onak edo Bergara moduko klubekin batzartzen zarenean, Gipuzkoako klub askorekin batzartzen zarenean, eta euretako asko Manu Diazekin daude, konturatzen zara Realak Gipuzkoako futbolaren kudeaketan talde horiek duten ikuspuntu berbera daukala. Ez duzu ezberdintasunik aurkitzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak