Jose Mari Armentia aretxabaletarra Funtzio Publikoko sailburuorde izendatu dute

Mirari Altube Arrese 2020ko urriaren 14a

Gasteizen bizi den Jose Maria Armentia Makazaga (1963) aretxabaletarra izendatu berri dute Funtzio Publikoko sailburuorde. Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Sailaren baitan jardungo du lanean, Olatz Garamendi sailburuaren esanetara.

2013ko abendutik 2017ko uztailera bitartean Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendari ardura izan zuen. Aurretik, Aretxabaletako EAko zinegotzi izan zen, eta 1999ko Udal hauteskundeetan EAJk eta EAk egindako kolazioko zerrendan bigarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak