Arraten eta Urduñan zalerik ez, Kanpanzarren eta Elgetan bai

Xabier Urtzelai 2020ko urr. 8a, 11:41

Espainiako Vuelta Kanpanzar gainean, 2012an.

Datorren urriaren 20an, martitzena, hasiko dute Espainiako Vuelta, eta, hain zuzen, lehenengo etapak zeresana eman du. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako eta Vueltako ordezkariek erabaki dute etapa horretako azken mendatean, Arraten, segurtasun neurriengatik publikorik ez egotea. Eibarrera iritsi aurretik, baina, lasterketa Debagoieneko errepideetatik pasako da.

Hilaren 20an Oñatitik, Udanako mendatetik sartuko dira ziklistak Debagoienera, eta Elgetatik birritan igaroko dira, lehenengoan Kanpanzartik igoko dira eta ondoren Asentziotik. Ibilbideko tarte horietarako, baina, antolatzaileek ez dute Arraterako besteko neurri zorrotzik hartu: "Mendate horren ezaugarri orografikoek baldintzatutako erabakia izan da, etapa amaiera izango da eta ezinezkoa da hor sortu daitezkeen jende pilaketen aurrean segurtasun neurriak bermatzea", adierazi du Jaurlaritzak. Gerta daitekeena da Arraten beharrean ziklismo gosez direnak beste mendateetan pilatzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak