Debagoieneko OSI-tik jakinarazi dutenez, 65 urte edo gehiago dituztenei eta arrisku-taldeetako pertsonei datozen egunetan deituko diete osasun zentroetatik, txertoa jartzeko ordua eta eguna emanez. Arrisku taldeetatik kanpo daudenek, nahi izanez gero, urriaren 31tik aurrera deitu beharko dute Osasun zerbitzuetara.
Zehaztu dute txertoa osasun zentro bakoitzean jarriko dutelala, Bergaran eta Aretxabaletan salbu. Bi horietan zaharren egoitzetan finkatuko dute txertaketa gunea.
Gune ezberdinetan
Bergaran, txertaketa gune horretaz gain, urriaren 26an, Osintxun eta Labegaraietan ere egingo dituzte txertaketak. Arrasateri dagokionez, osasun zentroan izango du txertaketa puntua, hala ere, talde auzo bakoitzeko zaharren egoitzetan ere burutuko dira txertaketak; Urriaren 15ean San Andresen, 16ean Santa Marinan, 19an Musakolan eta 20an Uribarrin. Debagoieneko OSI-tik herritarrei "lasai egoteko" eskatu diete, "osasun-zerbitzuetara berehala jo beharrean zita jaso arte itxaron dezatela".