Leintz Eskola Kiroleko lehen ekintzak martxan dira

Ainhoa Arana 2020ko urr. 7a, 15:12

Aste honetan Aramaioko San Martin ikastetxeko ikasleak izan dute kirolaz gozatzeko aukera eta bihar, osteguna, Aretxabaletako Gazte Fitness taldeko jarduerak hasiko dira. 

Hasi dira martxan LEKeko ekintzak eta poliki-poliki normaltasun berrira egokituko dira. Lehenak aramaioarrak izan badira ere, ez dira bakarrak izango. LEKetik adierazi dute eskubaloi infantil taldeetan (DBH 1eta 2) neska zen mutilen premian daudela. Horrez gain, Covid-19 atala sortu dute webgunean eta bertan ikusgai egongo dira LEKetik jarraituko dituzten protokolo guztiak (behin betikoak dituztenean). Eskola kirolean parte hartuko duten agente ezberdinei zuzenduriko informazio gidak, berriz, webgunean daude dagoeneko. 

Aurtengoan, ikastetxeko koordinatzaileak izango dira ikastetxe bakoitzeko Covid-19 osasun arduradunak eta  behar dituenak webgunean ditu kontaktuak. LEKetik azpimarratu dute birusarekin erlazionaturiko edozein gora-behera, osasun arduradunari ere jakinarazi behar zaiola eta ondorioz, bakoitzak bere ikastetxeko koordinatzailearen kontaktua gordetzea gomendatu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak