Beasain-Bergara autobideko bidesarien kontra agertu da Debagoieneko Ezker Anitza-IU

Uxue Igarza Loiola 2020ko urr. 7a, 09:44

A-636 autobideko bidesariak ezartzen dituen foru-arauaren zuzenketa erregistratzeko eskatu dio Ezker Aintza-IUk Elkarrekin Podemos-IUri.

Debagoieneko eta Urola Garaiko Ezker Anitza-IUk azaldu dute A-636 autobia tokiko trafikoari zerbitzua ematen dion bide bat dela, eta inguruan ez dagoela garraio publikoaren "alternatiba errealik". Hortaz, uste dute ezin dela gainerako errepideekin parekatu: "Pentsatzen dugu ezin dela bidesarien ordainketa egin tokiko trafikoa igarotzen den eremu batean, baldin eta, gainera, hori ordezkatzeko garraio publikoko zerbitzurik ez badago".

Horri lotuta, azpimarratu dute Beasain-Bergara autobideko trafikoaren %90 ibilgailu arinena dela, eta ez dela behar beste inbertitzen bestelako ereduetan: "Foru Arauak ezartzen du bidesarien bilketaren ehuneko bat garraio publiko jasangarrira bideratu behar dela, baina hori ez da bederatzi urtetan bete".

Hala –eta erabiltzaileengan bidesasriak eragin ditzakeen "arrakala ekonomikoa" kontuan hartuta– Elkarrekin Podemos-IU batzarkide taldeari eskatu diote bidesariak ezartzen dituen foru-arauaren proiektuari osoko zuzenketa bat erregistratzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak