Eroski eta Hobea markako arrautza-lote batzuk kendu dituzte saltokietatik

Uxue Igarza Loiola 2020ko urr. 6a, 15:31

Arazoa egon da Hobea eta Eroski markako arrautza-lote batzuekin, eta Eroskik hauek ez kontsumitzeko eta itzultzeko eskatu die bezeroei. Dena den, azaldu dute inork ez duela kalterik izan eta erabakia prebentzio-neurri gisa hartu dutela.

Eroskik azaldu duenez, Hobearen eta Eroski beraren OVO 12 hornitzaileek ohiko kalitate-kontrol batean higiene- eta osasun-arazoak antzeman dituzte etxalde batean. Hala, "zuhurtasun-neurri" gisa, erretiratu egin dituzte saltokietan zeuden loteak eta etxean halakoren bat izanez gero, dendetara itzultzeko dei egin du Eroskik.

Hauek dira identifikatutako erreferentziak:

HUEVO EROSKI M PAIS VASCO EAN: 8480010170344
HUEVO EROSKI L PAIS VASCO EAN: 8480010170368
HUEVO EROSKI XL PAIS VASCO EAN: 8480010170375:
0302S2010 - 0302S2110 - 0302S2210 - 0302S2310 - 0302S2410 - 0302S2510 - 0302S2710
HUEVO HOBEA XL FRESCO ( Producido en Gipuzkoa) EAN: 8437006303002:
0302S2010 - 0302S2110 - 0302S2210 - 0302S2410 - 0302S2510 - 0302S2810

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak