Goienagusiko kideak parte hartzera animatu ditu Elkartearen Batzarrak, kultura zein gizarte-jarduera garatzen laguntzeko balio izango duela argudiatuz. Saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira ordutegi jarraituan, atsedenik gabe, 10:00etan hasi eta 11:30etan amaituz. Osasun eta udal-agintariek ezartzen dituzten segurtasun-neurri guztiak (aretoen edukiera, parte-hartzaileen arteko distantzia, musukoa nahitaez erabiltzea, sarrera eta irteera mailakatuak, etab.) bete beharko dituzte. Hizlarietako batzuk baieztatu dute beraien parte-hartzea eta gai ezberdinak jorratuko dituzte: historia eta artea, zuzenbidea eta ekonomia, musika, kazetaritza, humanistak, idazleak.... Programatutako hitzaldiak euskaraz edo gaztelaniaz izango dira.