Zuhaitz bat erori da errepidera Garagartzan eta errei bat itxita dago

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 3a, 21:01

Arrasatetik Aramaiora doan GI-2620 errepidera zuhaitz handia erori da gaur iluntzean eta moztuta geratu da bidea. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez 20:30ak bueltan gertatu da eta alboan zeuden edukiontzi batzuk apurtu ditu erortzerakoan. Zirkulazioa bideratu dute ertzainek, errepideen artapen zerbitzukoek zuhaitza kendu eta errepidea garbitu bitartean.

Zuhaitza bide bazterrera erretiratu dute eta auzotarren artean ikusmin-handia eragin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak