Iragarritako legez euria zarra-zarra baina oraingoz ez du sortu arriskurik ibaietan

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 3a, 09:20

Deba ibaian, Elorregi inguruan, zapatu goizean.

Euri asko egin du gauean eta hurrengo orduetan ere euria izango da protagonista. Hala iragarri du Euskalmetek: "Denboralearen alderik gogorrena egunaren lehen partean espero da: euria etengabe egingo du, mardul botako du, eta haize-bolada gogorrenak ere une horietan espero dira".

Estazio meteorologikoetan jasotako datuen arabera euriak ez du arriskurik sortu ibaietan eta urtegietan. Gauerditik 9:00ak bitartean, Elorregin, 19,7 litro jaso dira metro koadroko; Aretxabaletako Urkulu urtegian, 29,2 litro metro koadroko; eta Elorrio eta Elgeta artean dagoen Aixolan, 31,1 litro metro koadroko. Tenperaturak ere behera egin du goizaldeko 02:00az gero.

Elorregi datuak.

Urkulu datuak.

Aixolako datuak.

Hoberako bidea

Arratsaldean aterrune luzeak espero direla aurreratu du Euskalmetek, batez ere barnealdean. Tenperaturari dagokionez, ez da aldaketa handirik espero, eta balio maximoak 12 eta 17 gradu artean izango dira.

Domekan ere euri kontuekin eta haizearekin jarraituko dela. Prezipitazioa, gehienbat, ipar partean espero da, baina orduek aurrera egin ahala, barnealdera ere iritsiko dela adierazi dute. Mendebaldeko haize zakarrak jarraitu arren indarra galduko du horrek. Tenperaturei dagokienez ez da izango gora behera handirik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak