Leintz Eskola Kiroleko jarduerak prestatzen ari dira

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urr. 2a, 18:10

Leintz Eskola Kiroleko ekintzak martxan jartzeko prestaketa lanetan ari dira, eta ikastetxe bakoitzari jakinaraziko zaie noiz hasiko diren saioak. Kirol elkarteen kasuan ere, hasteko gertu daude, eta protokoloa osatuta, LEKeko webgunean kontsultatu daiteke. Horrekin batera, eskola kiroleko ekintzetan parte hartzera gonbidatzeko ikus-entzunezkoa jarri dute ikusgai.

Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzako jarraibideen arabera, eskola kiroleko aste barruko ekintzak martxan jartzeko aukera dugu dagoeneko. Behin izen emate epeak amaituta (norbaitek ez badu egin, jar dadila harremanetan koordinatzailearekin), jaso ditugun izen emateekin ekintzak martxan jartzeko prestaketa lanetan gabiltza, eta ikastetxe bakoitzak jakinaraziko dizue noiz hasiko diren saioak, eta instalakuntzaren arabera jarraituko den protokoloa (hauek webgunean ere ikusgai izango dituzue laster).

"Kirol elkartetako ekintzen kasuan, aste honetan pasako dizkiegu gure bitartez jasotako izen emateak eta beraiek jarriko dira zuekin harremanetan, saioen hasiera, antolaketa eta jarraituko diren protokoloen berri emanez", adierazi dute LEKeko ordezkariek.

Protokola prest

Honetaz gain, dagoeneko Leintz Eskola Kiroleko webgunean COVID-19 atala sortu dute eta bertan daude ikusgai, ekintzetan LEKetik jarraituko dituzten protokolo guztiak.

Infantilak martxan

Azkenik, infantil kategoriako taldeak martxan ari dira dagoeneko (Eskubaloian mutil eta nesken taldeak eta saskibaloian, nesken taldea) eta jakinarazi dutenez, eskubaloi taldeetan neska eta mutilen beharrean daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak