Unai Arietaleanizbeaskoak debuta egin du Eibarrekin

Xabier Urtzelai 2020ko urr. 1a, 14:54

Unai Arietaleanizbeaskoa atzoko debutean. Argazkia: EibarSD

Unai Arietaleanizbeaskoak (Bergara, 1999) atzo jokatu zituen Eibar taldearekin lehenengo minutuak Lehenengo Mailan, partidu ofizialean. Talde nagusiarekin debuta abuztuan egin zuen Arieta-k, baina lagunarteko partidua izan zen, eta atzo ligako lehenengo minutu ofizialak jokatu zituen.

Ez zuen Eibarrek partidu ona egin Elxen kontra (0-1). Kanpotarren hasiera onak ezustean harrapatu zituen Mendilibarren mutilak eta Boyek kontraerasoan egin zuen 0-1ekoa. Bigarren zatian, aldeko penaltian kale egin zuen Edu Expositok, eta Mendilibarrek partiduaren nondik norakoak ikusita erasorako zuen bolbora guztia erabiltzea erabaki zuen. Orduan zelairatu zituen Quique, Kadzior eta baita harrobiko jokalari Unai Arietaleanizbeaskoa ere, eta aurrelari bergararrak jaurtiketa bat egiteko tartea ere izan zuen; Badiak geratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak