Mondragon Taldea txapeldun Shanghain, enpresen arteko futbol txapelketan

Eneko Azurmendi 2020ko urr. 1a, 12:28

Argazkia: Tu Lankide.

Mondragon Taldeak irabazi du European Chamber Football Tournament txapelketaren hirugarren edizioa. Enpresen arteko futbol txapelketa Txinako Shanghai hirian jokatu zuten irailaren 26an.

Argazkian, Jason Zou delegatua koparekin, taldeko kideekin batera: Sergio Andres Gonzalez (Mondragon Assembly); Ander Carrasco (LKS Consulting); Koldo Tobias eta Javier Coronado (FMMTK Fagor Arrasate), Javier Cuñado, Iosu Elorza eta Iker Korta (Orkli), Francisco de Peralta, Diego Oldan (Caamaño), Jokin Marin (Ormazabal), Paul Tamaño (Ategi), y Diego Gallego (Kide).

16 enpresa taldek hartu dute parte txapelketan

Europako Merkataritza Ganberak Txinan antolatutako ekitaldia da. Langileak, familiak, lankideak eta lagunak oinarri, egitasmoaren helburua da kirol jardunaldi baten inguruan hainbat enpresatako erbesteratuak eta langileak biltzea. Aurtengoa hirugarren edizioa izan da eta 16 enpresa taldek hartu dute parte, hala nola Bayer, FC Bayern Munich, Ficosa, Novartis, Volkswagen, Tesa, Viscofan eta Wurth.

Partidak kanporaketa batera jokatu dira eta Mondragon Taldearen hamaikakoak "urratsez urrats, oztopoak gaindituz", finalera iristea lortu du. Azken partiduan, Xu Fang Group gainditu du: 5-4.

Jason Zou Txinako gure ordezkari korporatiboa, TU Lankiderako erreportari lanetan ere aritu dena, pozik azaldu da. "Garaipena lortu dugu gure taldea trebetasun handiak dituelako futbolean, baina baita Mondragon Taldearen batasunerako eta lankidetzarako espirituagatik ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak