'Zero Zabor' programari esker, 2.500 tona elikagai baino gehiago eman ditu Eroskik urteko lehen seihilekoan

Ainhoa Arana 2020ko ira. 30a, 16:03

Programaren helburuak kontsumitzeko moduan dagoen ezer ez botatzea eta ekonomia zirkularra hobetzea dira.

Programa honi esker 5.000 familia elikatzeko janari ematen du urtero Eroskik eta egitasmoa aurrera eramateko, Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioarekin elkarlanean ari da 1966tik. Horretaz gain, Caritas, Gurutze Gorria eta Reto a la Esperanza elkartearekin ere aritu da lanean, baita beste hainbat gizarte erakunderekin ere. Eroskik protokolo bat landu eta jarraitzen du emandako elikagaien segurtasuna bermatzeko.

AECOCek (Kontsumo Handiko sektorearen Espainiako elkarte nagusiak) antolatu duen Elikagaiak Alferrik Galtzearen Aurkako Astearekin bat egin du Eroskik eta aste horren baitan eduki espezifiko eta ezberdinak burutuko ditu. Vegalsa-Eroskik eta Capabrok ere bat egin dute ekimenarekin, sare sozialetan argitalpenak eginez. Azkenik, EROSKI Consumer aldizkariak janaria ez botatzeko eta haurrak kontsumo arduratsuaren gainean hezteko hamar aholku izeneko erreportajea argitaratuko du bere webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak