Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuorde izango da Jaurlaritzan

Uxue Igarza Loiola 2020ko urr. 2a, 08:49

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekano Begoña Pedrosak hemezortzi urte daramatza Mondragon Unibertsitatean, eta orain, Jokin Bildarratzek zuzendutako Hezkuntza Sailean jardungo du.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuorde izendatu dute Begoña Pedrosa. Mondragon Unibertsitateak azaldu duenez, dekano moduan egondako urteetan, besteak beste, hezkuntza berrikuntza, eraldaketa eta digitalizazioa izan ditu ardatz: "Pedrosak unibertsitateko gradu eta masterretako produktu akademiko berriak sortzea bultzatu du eta baita unibertsitatearen eta eskolaren arteko ikerketa kolaboratiboa sustatu ere".

Bestetik, gehitu dute Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko irakasle eta ikertzailea izan dela, eta irakasle moduan, hainbat berrikuntza-proiektu koordinatu dituela Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduetan. "Halaber, doktorego-programaren eta ikerketa-mahaiaren kudeaketan ere parte hartu du", azaldu du Unibertsitateak. Ikertzaile gisa hizkuntza gutxituetako testuinguruetan eleaniztasunerako gaitasunen garapena landu ditu, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak