Astebururako planak proposatu ditu Debagoieneko mankomunitateak

Ainhoa Arana 2020ko ira. 23a, 16:06

Debagoieneko mankomunitateak irailak 26 eta 27an bailarako inguruak ezagutzera animatzen ditu herritarrak. Horretarako plan desberdinak proposatzen ditu eta gogorarazi du parte-hartu nahi izanez gero, aurrez izena ematea derrigorrezkoa dela. 

Zortzi ideia desberdin luzatu dizkiete herritarrei. Lehena Bergarako geologia eta ondarea ezagutzeko bisita gidatua da. Zapatuan izango da, irailarak 26, goizeko 11:00etan. Bigarren proposamena, Arantzazuko Santutegiko bisita gidatuak dira eta ordutegi finkoak dituzte: euskarazkoak goizeko 10:30 eta arratsaldeko 15:30etan izango dira. Gaztelaniaz, aldiz, eguerdiko 12:30etan eta arratsaldeko 17:00etan.

Irailaren 27an, berriz, Murugain dragoiaren bidetik izeneko bisita gidatua prestatu dute. Goizeko 9:00etan hasiko da eta bide zirkular bat eginez, Murugainera helduko dira. Asteburu osoan zehar, ordea, Leintz-Gatzagako gatz museoa zabalik egongo da. Bisitak bi hizkuntzatan burutzen dituzte: 11:30etan euskaraz eta 13:00etan gaztelaniaz.

Arrikrutz - Oñatiko kobetara ere joatera animatzen dituzte herritarrak, Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakusleiho paregabea baitira. Horrez gain, Elgeta 1936-1937: Intxortako ibilbide gidatua ere gomendatu dute. Bisita gidatu hau gaztelaniaz izango da domekan, hilak 27, goizeko 10:00etan. 

Azkenik Dolmenen ibilbidea eta Arantzazuko Parketxea gomendatu dituzte. Biak igandean izango dira, irailaren 27an. Lehena gaztelaniaz izango da eta doakoa. Bigarrena aldiz, goizeko 11:00etan hasiko da eta arantzazuko altxorraren bila orientazio jolasean parte hartzeko aukera izango dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak