Speaking Globally-n inglesa ikasteko modu ezberdin bat

Goiena 2020ko irailaren 25a

Inork ez du munduan zehar ibili nahi inguruan zer gertatzen den jakin gabe. Hori esango luke pertsona ezkor batek. Baikorrak, berriz, desberdin ikusten du: poza ematen du mundu osoko jendearekin elkar ulertzeak. Nolanahi ere, gaur egun ingelesa menderatzea oso ondo dator. Speaking Globally izango da, agian, zure lekurik egokiena helburu hori lortzeko.

Jende asko mugitzen da Speaking Globallyn. Profesional gazteek badakite gaur egun aldaketak azkarrak eta saihestezinak direla, eta goi mailan egon nahi dute, erabat prestatuta arrakasta izateko eta egungo bizitzaz gozatzeko. Mundu osoko jendearekin harremanak izatea eta jakin-mina izaten jarraitzea gustatzen zaien erretiratuak, euren interesak esploratuz eta gauzak beste ikuspuntu batetik ikusiz. Helduak, ingelesaren ikasgaia gainditu gabe utzi zutenak eta arantza hori atera nahi dutenak. Nolabaiteko izena duten profesionalak, nazioarteko erantzukizunak dituztenak, eta pertsonen arteko harremanen eta komunikazio onaren benetako garrantzia zein den badakitenak.

Seriotasuna ardatz

Zerk erakartzen du hain jende desberdina Speaking Globallyra? Enpresa serio bat ikusten dute, kualifikazio handiko coach-ak dituena, urtez urte berdinak. Euren interesen esplorazioan oinarritutako elkarrizketa-metodoa gustatzen zaie. Talde txikiak nahi dituzte, non ikasle bakoitzak bere coach-aren arreta osoa jasotzen duen. Listening erronkez gozatzen dute, eta gero eta hobeto ulertzen dituzte jatorrizko ingeles hiztunak. Atzerrian urte luzez bizi izan diren edo jatorrizko ingeles hiztunak diren coach-en kultura-ezagutzak behar dituzte. Badakite zerbait behar dutenean, Speaking Globallyk ondo erantzungo duela. Eta euren esperientziarekin jarraitzen dute, giro onagatik, umore onagatik eta hazten eta aurrera egiten ikustearen poztasunagatik.

Izena emateko aukera

Mundua azkar doa, eta matrikulazio-aldia ere bai. Baina ez estresatu; askok atseden hartzeko, barre pixka bat egiteko, horizonteak eta burua irekitzeko eta lasaitzeko erabiltzen dituzte gure eskolak. Plazerezko bidaia gisa ikus dezakezu, eta, gainera, zure helburuetarantz aurrera egiten laguntzen dizu. Gomendatzen dugu lehenbailehen deitzea 943 25 36 11 telefonora, edo info@speakingglobally.com helbidera idaztea. Ikasturtea hastear da!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak