Barizeak; osasun baskularra hobetzeko eta estetika zaintzeko teknika berriak

Goiena 2020ko irailaren 25a

Gasteizko Quironsalud Ospitaleko Roberto Dominguez eta Marta Fernandez doktoreek barizeak tratatzeko azken aurrerapenei buruz dihardute. Angiologian, kirurgia baskularrean eta endobaskularrean espezialistak dira biak.

Astuntasuna, hantura, nekea eta kalanbreak dira barize edo armiarma baskularren agerpena aurreikus dezaketen lehen sintomak, Gasteizko Quironsalud ospitaleko Roberto Dominguez medikuak azaldu duenez. Espezialistak gomendatu du lehen sintomak detektatzen dituenetik kontsultara joatea, gaixotasuna errazago tratatzen baita fase goiztiarretan egiten; eta zehaztu du:"Denbora pasatzen uzten badugu, barizeek eboluzionatu egingo dute, eta tratamenduak konplexuagoak izan daitezke".

Barizeak tratatzeko, batere inbaditzaileak ez diren gero eta teknika gehiago daude. Fernandez doktoreak azaldu duenez, “gaur egun patologia baskularren %75 trata daitezke batere inbaditzaileak ez diren tekniken bidez, onargarriagoak dira, ez dute ospitaleratzerik behar izaten eta errekuperazioa azkarragoa da”. Kasu batzuetan,
emaitzarik onena ziurtatzeko, ohiko kirurgiara jotzea komeni da. Horregatik, bereziki garrantzitsua da espezialistarengana jotzea, egoera bakoitza baloratu eta tratamendu pertsonalizatu egokiena zehaztu dezan.

Teknika berriak

Dominguez doktoreak azaldu duenez, irrati-frekuentzia zainari beroa igortzen dion teknika bat da, ixtea eragiteko. "Anestesia lokalarekin eta sedazio leunarekin egiten da, eta oso ondo toleratzen da kasu gehienetan", adierazi du espezialistak. Teknika honetarako saio bakarra behar izaten da.

Mikroapar-tratamendua edo eskleroterapia: prozedura terapeutiko bat da, kontsultan egiten da, eta mikroaparra injektatzen da kaltetutako zainetan. Horrek kalte kimiko kontrolatua eragiten dio zainaren hormari, eta, horrela, itxi eta desagerrarazi egiten da. Ia barize guztietan eta armiarmetan erabil daiteke, emaitza estetiko egokia emango duen irtenbide bat bilatzeko. Saio kopurua barizeen larritasunaren eta hedaduraren arabera alda daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak