"Euskara bizitzeko, hobetzeko, erabiltzeko eta gozatzeko aukera bikaina eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek talde txikitan euskaraz elkartuz. Egoera zailetan ere euskara lagun delako bizi dugun egoera aldrebes honi ez diogu oztopo izaten utzi nahi bidelagun eta bidelari sarea hedatzen jarraitzeko. Horregatik, eskualdeko berbalagun egitasmoak bultzatzen ditugun eragileok gonbita luzatzen dizuegu herritarroi bidelari edo bidelagun izateko. Ez daitezela musukoak euskaren doinu ederra isilarazteko aitzakia izan. Pertsonaz-pertsona, taldez-talde, herriz-herri euskara bizi, hobetu, erabili eta gozatu euskaraz elkartuz. Eman izena, izan berbalagun". adierazi dute Berbalagun egitasmoetako koordinatzaileek.
Informazio gehiagorako:
Aretxabaleta, Loramendi elkartea → 943 77 09 70 – auzoko@loramendielkartea.eus (Paloma)
Arrasate, AED elkartea → 943 77 12 28 - zaharberri@aedelkartea.eus (Nerea)
Bergara, Jardun euskara elkartea → 943 76 36 61 / 605 712 469 - jardunkultura@topagunea.com (Maitane)
Elgeta, Berbetan → 943 78 80 12 (liburutegia) / 688 729 603 - berbetan@elgeta.eus (Geaxi)
Eskoriatza, Berbalagunak → 943 71 46 88 (udala) / 661 746 376 - berbalagunak@gmail.com (Iratxe)