29 minutu eta 20 segundo behar izan ditu Estebezek 18 kilometroko ibilbidea egiteko eta Garaik, berriz, bederatzi segundo gehiago.
23 urtez azpikoetan, Azkarate anaiak
Asier eta Andoni Azkarate anaiak 23 urtez azpikoen kategorian lehiatu ziren. Grupo Eulen taldeko ziklistak, zazpigarren eta hamaikagarren lekuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren, 33.07ko eta 34.36ko denborak eginez. Maila horretako ziklista onena, eta Gipuzkoako txapeldun Xabier Mikel Azparren izan zen (30.19).
Junior mailan, oñatiarrak
Gizonezkoen junior mailan, aldiz, Asier Pozo izan da txapelduna, 24 minutu eta 20 segundoko markarekin –ibilbide bera egin dute–. Bi segundo gehiago behar izan ditu Casaisek ibilbidea osatzeko, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan du. Bestalde, Aimar Erostarbe bosgarren sailkatu da –24.47– eta Unai Cueva hamaikagarren –25.56–.