Azaroaren 1ean hasiko da liga Leintz Arizmendikoentzat

Ainhoa Arana 2020ko ira. 18a, 13:31

Iazko denboraldi bikainaren ondoren, aurten Leintz Arizmendiko gorengo taldea, Emakumezkoen Euskal Ligan arituko da.

COVID-19ren ondorioz, Gipuzkoako federazioak maiatzean bukatutzat eman zuen denboraldia. Horren eraginez, Euskal Ligan jokatzeko txartela lortu zuten Leintz Arizmendik. Denboraldia oso ondo hasi zuten eta liga bukatzean bigarren sailkatuarekiko 8 puntuko aldea zuten. Orain, buru-belarri dihardute denboraldi berria prestatzen, eta gaur gaurkoz, azaroaren 1ean emango diote hasiera horri.

Emakumezkoen Euskal Ligan bi azpitalde egongo dira eta Leintz Arizmendikoek A azpimultzoan lehiatuko dute. Bederatzi talde egongo dira azpimultzo horretan eta hauek izango dira Leintz Arizmendiren lehiakideak:

  • -SD Eibar “B”
  • -Leioako emakumeak
  • -Goierri Gorri FK
  • -CD Elorrio
  • -CD Hernani
  • -CD Aurrera Vitoria “B”
  • -Lakua Vitoria-Gasteiz CDF
  • -Athletic Club “C”

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak