Behobia-Donostia lasterketa bertan behera utzi izana oso argigarria izan zen gainontzeko herri lasterketek egin zezaketerari begira. Oñati-Arrasate probako antolatzaile AEDko lagunek bide bera jarraitu zuten. Eta, azaroko lehenengo zapatuan egin ohi duten Antxintxika kroseko antolatzaileek ere erabaki berbera hartu berri dute, 2020an Covid-19 gaitza dela eta ez da lasterketarik egongo: "Kirolari, ikusle eta herritarrei eskerrak eman urtero bertan izateagatik. 2021ean itzuliko gara!!!".