Aste bukaeran, AP1 autobideko Lesarriko tunela itxita egongo da Gasteizerako noranzkoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ira. 17a, 20:59

Bidegik jakinarazi du aste bukaeran konponketa lanak egingo dituztela AP1 autobidean, Bergarako Lesarri tunelean. Gasteizerako noranzkoa itxita egongo da eta trafikoa Behobiako noranzkotik bideratuko dute, bypass bidez.

AP1 autobidean konponketak lanak egingo dituzte aste bukaeran; hain zuzen, Bergaran izango dira lanak, Lesarri tunelean. Lan horien ondorioz, tunela itxita egongo da Gasteizerako noranzkoan egubakoitzeko 20:00etatik domekako 22:00ak arte. Trafikoa Behobiarako noranzkoan jarritako bypass-etik bideratuko dute.

N-1 errepidean ere lanak egingo dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak N-I errepidea hobetzeko lanekin jarraituko du aste bukaeran. Ikaztegieta parean zorua birgaitzeko lanak egingo dituzte egubakoitzeko 21: 00etatik domekako 21: 30era arte. Denbora tarte horretan, N-I errepidea itxita egongo da, Irun-Gasteiz noranzkoan, ia 2 kilometroko tartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak