Irailaren 23tik urriaren 10era bitartean egingo dute ikastaroa, 20 ordukoa, eta online izango da. Izena emateko epea, gaur, irailak 16 bukatuko da; hemen bidea.
Erritu ezberdinak
"Badira urte batzuk globalizazioaren ufadaz Halloween ospakizuna zabaltzen ari dela Euskal Herrian. Ospakizun hori Domu Santu bezperan ospatzen da, urriaren 31ko gauean. Era berean, azken urteotan beste ikuspegi batez antolatzen ari da ospakizuna, Gau Beltza edo Arimen Gaua ardatz harturik. Izan ere, Domu Santu egunaren bueltan erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan, eta baita Euskal Herrian ere. Kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman eta bide bazterretan argiztatuta ipintzen zireneko kontakizunak badira. Haur eta gaztetxoentzat bereziki, erakargarritasun handia duten ospakizunak dira", adierazi dute Euskaltzaleen Topagunetik. Hori horrela, Itzalitako kalabazen berpiztea (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuta, ospakizuna herrietan antolatu nahi dutenentzako baliabideak sortu eta eskuragarri jarri ditu. Ekogunea, Euskaltzaleen Topagunea eta UEUren arteko erlkarlanari esker antolatu dute ikastaroa.