Gure Zirkua Arrasaten egongo da irailaren 25etik urriaren 11ra arte

Eneko Azurmendi 2020ko ira. 15a, 11:48

Orioko emanaldi "arrakastatsuen ondoren", Arrasaten jarraituko du Gure Zirkuak 2020ko birarekin, eta 15 emanaldi eskainiko ditu egun horietan. Sarrerak dagoeneko salgai daude zirkuaren webgunean.

Gure Zirkuko kideen esanetan, 13.000 ikusle baino gehiago bildu ditu Orion eskainitako 43 emanaldietan, eta beste 600 Gozategi taldearekin elkarlanean egindako bi kontzertu berezietan. "Segurtasun osoz, testuinguruak
ahalbidetzen zuen normaltasunaren barruan, eta inolako arazorik gabe".

Birarekin jarraituz, Arrasaten egingo dituzte udazkeneko lehen emanaldiak, COVID-19aren aurkako neurri guztiak hartuta:

Batetik karpa handiagoa da. "Osasun agintariek ezarri duten gutxieneko segurtasun-distantzia betetzeko helburuz, aurten Portugaldik ekarri duen karpa jarriko dugu Arrasaten; aurreko biretan erabilitakoaren halako bi dena, banakako eserlekuak dituena, eta bizikidetza-unitateen artean gutxieneko 1,5 metroko gutxieneko distantzia fisikoa errespetatzea ahalbidetzen duena".

Bestetik, garbitasun neurriak hartuta. "Eusko Jaurlaritzaren aginduak eskatzen duen moduan, garbiketa- eta desinfekzio-neurri egokiak hartuko dira emanaldi eta emanaldi artean".

Azkenik, "testuinguru aldakorrari" aurre egiteko, emanaldiak pixkanaka iragarriko dituzte, "eta unean-uneko osasun egoeraren arabera" erabakiko dituzte aurrera begirako urratsak.

15 emanaldi Arruena parkean

Hauek dira Gure Zirkuak Arrasaten, Musakola auzoko Arruena parkean, eskainiko dituen emanaldiak:

-Irailak 25, ostirala, 19:00etan
- Irailak 26, larunbata, 12:00etan eta 18:00etan
- Irailak 27, igandea, 12:00etan eta 18:00etan
- Urriak 2, ostirala, 19:00etan
- Urriak 3, larunbata, 12:00etan eta 18:00etan
- Urriak 4, igandea, 12:00etan eta 18:00etan
- Urriak 9, ostirala, 19:00etan
- Urriak 10, larunbata, 12:00etan eta 18:00etan
- Urriak 11, igandea, 12:00etan eta 18:00etan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak